Kantu bat etorri zitzaidan burura, autobus geltokitik ospitalera zegoen kilometro eta erdiko bidea, oinez, egiten nuen bitartean. Ez neukan presa handirik, arrebari hartu behar nion txanda eta lasai joateko esanaJarraitu irakurtzen…Arratsalde euritsuak kamaleoientzat
Etiketa: istorioa
Non dago helmuga?
Bukaera oso gauza etxekoa bihurtu zen azkenean. Harekin, edo haren faltarekin, bizitzen ikasten duzulako edo. Baina hasieran oso arrotza gertatzen da. Amaieran pentsatzen nuen egunero, behin baino gehiagotan. Itxaropen apurJarraitu irakurtzen…Non dago helmuga?
On egiten gaituzten gauzak
Irribarre egin zidan atsoak igogailuan, amaren etxera nindoanean. Asko harritu ninduen, beno… izugarri. Ordura arte, emakume harengandik, gehienera ere, euskal-hippi abertzaloide eta etxekalteari dagozkion keinu neurtuak baino ez nituen jasoJarraitu irakurtzen…On egiten gaituzten gauzak
Hizkuntzak alde egin zion
“Hizkuntza joaten ari zaio” erantzuten nuen, konfiantzazko norbaitek “ama zer moduz?” galdetzen zidanean. Deformazio profesionala, ziurrenik, zer egingo diogu? Baina, urte hauetan Alzheimerrak eragindako gainbeheran, hizkuntza erabiltzearena izan da termometrorikJarraitu irakurtzen…Hizkuntzak alde egin zion
Zaintzaren atletak: bi kate
Zenbat paseo izan ziren? Zenbat argazki? Zenbatetan elkarrizketa bera? Zenbat euri? Zenbat kafe (hutsa deskafeinatua amarentzat)? Zenbat egunsenti? Zenbat mediku? Zenbat erietxe? Zenbat ordu, minutu, segundu? Ez dakit, ez ditutJarraitu irakurtzen…Zaintzaren atletak: bi kate
Amaren biluztasuna
Bizitza irakurri daiteke gorputz bilutsi batean. Plazerik txikienek, lanik ikaragarrienek, ezuste mingarrienek, istripurik lerdoenek zizelkatu dute, eskultura bat bailitzan. Bata bestearen gainean, alboan, azpian… pilatzen ditugu moldaketak eta irakurtzeko moduanJarraitu irakurtzen…Amaren biluztasuna
Asko ikasten da ipurdiak garbitzen
Ni beti semea nintzen eta haiek gurasoak, beno, amarentzat, batzuetan anaia, beste batzuetan aita, auskalo beste batzuetan nor nintzen, baina, nolanahi ere, orokorrean jarrera egokiak mantentzen genituen. Guraso eta alaba-semeenJarraitu irakurtzen…Asko ikasten da ipurdiak garbitzen
Esnatzeko modu ugari
Paseoekin hasi nintzen zaintza kontu hauetan, baina, poliki-poliki ardura gehiago hartzen hasi behar. Batik bat, pare bat susto, hori bai, galanten, ondoren, arreba eta biok erabaki genuenetik kaleko-hitzordua uztea. HandikJarraitu irakurtzen…Esnatzeko modu ugari
Amaren irakurgaiak
Autobus bat igaro zen eta barreari ekin zion. Barre gozo eta lasaia. Jendaurrean alai sentitzeak eragin ziezaiokeen lotsaz libratutakoa. Azken garaietako barre hori bera. Ustekabean harrapatu ninduen, Zinko-enea erdian. JendeaJarraitu irakurtzen…Amaren irakurgaiak
Solasaldi ederrak
Harrituta nengoen, gero eta gehiago hitz egiten nuen gaixotasunez. Etxean, autobusean, kalean. Nekanerekin, lagunekin, arrebarekin… egia esateko, edonorekin. Aski zen norbaitek konplimenduzko -zer moduz hago?- bat botatzea, erretolikarekin hasi etaJarraitu irakurtzen…Solasaldi ederrak