BIlatu antzekotasunak

(Ardoarenak 16) Lurrez hitz egiten digute bi iragarki hauek, biek dute zer ikusirik ardoarekin. Aditzera ematen duten guztia kabitzen da botila batean… bilatu bi irudi hauen arteko antzekotasunak.

Merkantzia dira
herdoila
negua
edo
oraindik bururatu
ez zaizun ustea
salgai daude
besteak beste
erlojuaren orratzek
mugitzen duten airea
eta hasperen bakar batek
eragiten dituen
izu txikia
monoxidoa
eta
galdea

dena
dago salgai
den-dena
ontziratzen da

adibidea

baxoerdiaren kondarretan
topatu berri dut
norbaitek
hondartzatik etxera
larruan itsatsita eraman zuen
lehen gatz-alea
ez al da zurea?

ez nuen erosi nahi

itzuliko dizut

egon zaitez lasai

txakolin botila bat
Gobiko basamortuan

komunikazioaren garaipena deritzote
baina
erreparorik gabeko salerosketa da

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude