Oso basque

(Ardoarenak 36) Zer falta ote  zaio goiko irudiari? Pentsatzen ari naiz, eta ezin zalantza burutik kendu… arrastorik bai?

*Badu lana ARDOA (Basque Wine Office) sortu berriak, … ah, ez dela horretarako?

Aberri txikia da gurea
Stockholmeko hipermerkaturen bateko 
apal baten hamarrena betetzeko gai baino ez dena
etiketa
azala
ontzia
bilgarria
estalkia
horixe da gure aberria
 
Londoneko sukalderen batean
ireki berri dute
ardorik gabeko lur
herririk gabeko mahasti
uztarik gabeko hizkuntza
mintzorik gabeko esku
souvenirrak biltzeko paperean idatzita dago
gure aberria
 
maiz irakurri daiteke mahai-zapietan
elastikoetan
erakusleihoetan
patrikan
kakofonia errepika-erraza
lelo itsaskorra du
gure aberriak
 
basque basque basque 
euskal euskal euskal basque 
euskal basque basque
euskal euskal basque
basque basque basque
oso basque
muy euskal
tres basque
very basque
 
nola izan turista
gure aberrian
 
 
Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude