Etiketaren artxiboa: hitzak

Eta azkenik; noraeza

Galeria honek argazki 1 du.

Ez zen hirugarren egun sargoririk izan. Bigarren gauean, egunsentiaren atarian, hiru kolpe sakonen ondoren, arnasa eten zitzaion. Eta kito. Lehenengo kolpea Erritmo geldoko arnasa zen seinale bakarra, itsas-argiak nola, halaxe, aldian aldiro, gau iluna zeharkatzen zuen argitasun-gezi bat. Bizitzaren aztarna … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Zain egoten jakitea

Galeria honek argazki 1 du.

Berriro ingresatu behar izan genuen etxera jaitsi eta astebetera. Nahiko egun krudelak izan ziren, inongo lurretan emandakoak. Ordutik ordura, atzeman zitekeen amaren gainbehera. Hainbeste denboran baretutako¬†gaixotasunek (ustekabean topatutakoak barne), azkenean, harrotu eta uharkaren horma hautsita, haren gorputz eta buruaz jabetzen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Arratsalde euritsuak kamaleoientzat

Galeria honek argazki 1 du.

Kantu bat etorri zitzaidan burura, autobus geltokitik ospitalera zegoen kilometro eta erdiko bidea, oinez, egiten nuen bitartean. Ez neukan presa handirik, arrebari hartu behar nion txanda eta lasai joateko esana zidan. Horregatik edo, kantua hitzez hitz dastatzen nuela egin nuen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

On egiten gaituzten gauzak

Galeria honek argazki 1 du.

Irribarre egin zidan atsoak igogailuan, amaren etxera nindoanean. Asko harritu ninduen, beno… izugarri. Ordura arte,¬† emakume harengandik, gehienera ere, euskal-hippi abertzaloide eta etxekalteari dagozkion keinu neurtuak baino ez nituen jaso (40 urte baino gehiagotan); bide-erdiko irripar hotzak, terrenoa markatzeko esaten … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Min pixka bat biharko

Galeria honek argazki 1 du.

Izenburuko esaldian laburbildu daiteke post hau, ez duzu zertan irakurtzen jarraitu, hortxe laburtuta dago oinazearen gainean esateko dudan guztia. Oinazea bukatzen denean, akabo dena. Beraz, komeni zaigu mina ere dosifikatzea,¬† guztia aldi berean, kolpe bakarrean, ez xahutzea, bestela, konturatzerako, bizitzak … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Zaldi beltz bat dator arrapaladan

Galeria honek argazki 1 du.

Itxiduraren bestaldeko zelai malkartsuaren muturretik dator. Zuhaitzen gerizpean egongo zen, lo deskuidatzen bazara. Zaldiek ere lo egiten dutela esango nuke, nahiz eta ezin jakin ametsik egiten duten ala ez. Edonola ere, oso goiz da, baita bakartutako zaldi beltzentzat ere. Sumatzen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Errutina-zainak

Galeria honek argazki 1 du.

Badira sasoiak non normaltasuna, ohikoa, egunerokoa edo monotonia den desiratu dezakezun egoerarik onena. Besteak beste, badakizulako berriak eta ezusteak soilik txarrerako izan daitezkeela. Telefono-deiak gauaren erdian, edo anbulantzien uluak aldapan gora. Guretzat, hoberenera, botika bat gehiago dakarren atzerapausoren baten seinale … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Amaren biluztasuna

Galeria honek argazki 1 du.

Bizitza irakurri daiteke gorputz bilutsi batean. Plazerik txikienek, lanik ikaragarrienek, ezuste mingarrienek, istripurik lerdoenek zizelkatu dute, eskultura bat bailitzan. Bata bestearen gainean, alboan, azpian… pilatzen ditugu moldaketak eta irakurtzeko moduan jarri. Denborak antolatzen ditu, hark egiten du gorputza, artista gorenen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Iruzkin 1

Asko ikasten da ipurdiak garbitzen

Galeria honek argazki 1 du.

Ni beti semea nintzen eta haiek gurasoak, beno, amarentzat, batzuetan anaia, beste batzuetan aita, auskalo beste batzuetan nor nintzen, baina, nolanahi ere, orokorrean jarrera egokiak mantentzen genituen. Guraso eta alaba-semeen arteko hierarkia hori errespetatzen genuen. Bakoitza bere lekuan, badakizu. Familiaren … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Esnatzeko modu ugari

Galeria honek argazki 1 du.

Paseoekin hasi nintzen zaintza kontu hauetan, baina, poliki-poliki ardura gehiago hartzen hasi behar. Batik bat, pare bat susto, hori bai, galanten, ondoren, arreba eta biok erabaki genuenetik kaleko-hitzordua uztea. Handik aurrera, neu jaitsiko nintzen amaren etxera eta bertatik aterako ginen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina